XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aditz sinplea bada, aurretik: Mikelek AL darama baloia?

- Aditz konposatua bada, laguntzailearen aurretik: Mikelek eraman AL du baloia?

Kasu honetan, erantzuna beti Bai......... edo Ez......... izango da.

Ariketak: - Bost galdera idatzi galdetzailea erabiliz.

- Egoki erantzun.

- Bost galdera idatzi al erabiliz aditz sinplearekin.

- Eta beste bost, aditz konposatuarekin.

- Hamar erantzunak idatzi.

Harridura ikurra: (!)

Euskaraz, galde ikurra bezala, harridura ikurra ere atzetik bakarrik ipintzen da.

Noiz erabili?.

Atal asko sailka ditzakegu.

Oraingoz ezagunenak bada ere ipiniko ditugu.

Adibideak irakurtzerakoan, konturatuko zara zeinen ezagunak diren kasu guztiak.

a) Harridura adierazi nahi denean: - Ene!, Irabazi egin du!, Ederra gertatu da!.

- Erakusleekin: hau eguraldia!, Hori marka!, Hura partidua!.

- Bai: Bai neska polita!, Bai liburu traketsa!.

- -en: Zeinen kotxe polita!, Hori egunaren ederra!.

b) Agintzeko, batez ere inperatiboetan: Goazen!, Isil hadi!, Arren!, Joan zaitezte!.

c) Animo-Desio: Aupa!, Hondatuko ahal da!, Itoko ahal da ba!.

d) Agurrak: Agur jaunak!, Kaixo!, Egun on!...... Eup!.

e) Sorpresa: @- To!, Alajainkoa!, Arranopola!, Bai zera!.

f) Uxatzeko: - Alde!, Utikan!.

g) Kontuz: - Erne!, Kontuz!, Et! Et!.